Irudia. Gasteiz

Segurtasun arloan ere, bat eginda

2016ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Maiatzean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak lankidetzarako protokolo bat izenpetu zuten, eta segurtasuna izan zen 18 elkarlan esparruetako bat. Atzo, Maria Jose Beaumont Nafarroako Lehendakaritza, Barne, Justizia eta Funtzio Publikoko kontseilariak eta Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak akordioa izenpetu zuten polizia alorrean eta larrialdien, babes zibilaren, trafikoaren eta bide segurtasunaren artatze eta koordinazioan oinarriak finkatzeko asmoz. «Protokoloaren azken helburua segurtasun arloko zerbitzu publikoa hobetzea da», nabarmendu zuten bi gobernuetako ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.