Segurako auziko akordioa ezarrita aske geratu dira Larralde eta Agerre
MADRIL. Xabier Larralde eta Jean Claude Agerre Ipar Euskal Herriko Batasuneko bozeramaile ohiei hemezortzina hilabeteko zigorra jarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina ez dituzte espetxeratuko. 04/08 sumarioan zeuden auzipetuta, baina prozedura berean iaz epaitutako besteak bezala akordio batera heldu dira akusazioekin eta zigorra murriztu diete 7 urtetik 18 hilabetera. Euren jarduera legez kanpokoa izan zela onartu dute, eta indarkeriarik ez dutela inoiz erabiliko hitzeman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu