Behetik gora eginda heldu zen NUPeko errektoretzara Julio Lafuente (Zuera, Espainia, 1951), orain lau urte. Aljebran katedraduna da 1989tik, eta NUPeko aurreko errektoreekin eskuz esku lan egindakoa. Pedro Burilloren lekua hartu zuen 2007an, haren lantaldean aritu eta gero. Burilloren segidakoa da, eta haren garaiko egoerak segitu du NUPen: talde hark bezala, Lafuentek ez du harreman erosoa izan Nafarroako Gobernuarekin. Finantzaketa, medikuntza ikasketak eta osasuna ikertzeko zentroa, aurrean izan du Iruñeko gobernua.
Independente gisa agertzeko modua eman dio egoera horrek, baina zama ere jasan behar izan du proiektuak egiteko. Lau urte gehiagorako bermea badu.•
Soslaia. Julio Lafuente
Segidako errektorea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu