Sauveur Bachok kanpainan segitzen du Senatuko bozetarako

Bere inguruan hiru diputatu bildu ditu, eta hautagaitzari buruz bakoitzak bere iritzia plazaratu du

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Senatuko hauteskundeen karietarat, Sauveur Bacho hautagaiaren inguruan bildu ziren atzo Maijan Berterretx haren ordezkoa, Eusko Legebiltzarreko diputatu Mikel Basabe Aralarreko kidea, Francois Alfonsi Europa Ekologia-Eskualde eta Populu Elkartuak taldeko eurodiputatua eta Lorena Lopez de La Calle Arabako Biltzar Nagusietako Bilduko biltzarkidea (EA). Bilduko ordezkariak Arabako hizkuntza politika azaldu zuen. Basabek, berriz, «sostengua» erakutsi zion Bachori Aralarren izenean. Alfonsik Europan hizkuntza gutituen inguruko puntu bat egin zuen:«Euskal Herria esperantza iturri bat da beste herrientzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.