Sarrigurenen 0-3 urte arteko umeek euskaraz ikasi ahal izatea eskatu dute

Udalak Iruñeari eskatu zion jartzeko D eredua eskola publikoan, baina udalaren menpeko haur eskolan ezartzeko dago

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Aurrematrikulazio epea zabaldu delarik, Sarrigurenen (Nafarroa) D eredua eskaintzeko eskatu dio Euskaraz Ere Bai elkarteak Eguesibarko Udalari. Taldeak dio udalak berak Nafarroako Gobernuari eskatu ziola D eredua jartzeko eskola publikoan baina haur eskolan ez dutela eskaintzen. Udalaren ardurakoa da umeen ikastetxea. «Hizkuntz diskriminazioa» amaitzeko eskatu diote Eguesibarko Udalari.

Eskaria ez da oraingoa. Iruñeko gobernuak jaramon egin ez, eta maiz eskatu dute eskaintzeko euskarazko eredua Sarrigurenen. 1.600 sinadura bilduak dituzte, eta udalak eta Nafarroako Arartekoak eskatua dute. Orain, udalari eskatu diote gutxienez eskaintzeko D eredua menpeko duen eskolan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.