LGTBI

Saretzeko deia eginen dute aurtengo LGTBI Harrotasun Egunean

Larrialdi egoeran «bizirik irauteko, babesa bilatzeko, elkar aurkitzeko eta bakarrik ez gaudela jakiteko» sostengu sareek izan duten garrantzia nabarmendu du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Ekainaren 28an, igandearekin, manifestazioa eginen dute, 18:30ean, Bilboko Moyua plazatik hasita.

E28 Koordinadorak egindako agerraldia, gaur, Bilbon. E28 KOORDINADORA
maddi ane txoperena iribarren
2020ko ekainaren 19a
12:22
Entzun

Ekainaren 28ko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean protesta egitera deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides [Jazarriak, klandestinoak, batuak] leloa erabiliko dute aurten, eta, hain justu, konfinamenduan saretzeak izan duen garrantzia nabarmenduko dute mobilizazioetan. «Aurreko hilabeteetan bizi izan dugun larrialdi egoera dela eta, sostengu sareek garrantzi handia hartu dute, pertsona askorentzako baliabide bakarra bilakatu baitira instituzioen utzikeriagatik», adierazi dute. Babeserako ez ezik, borrokatzeko ere saretzeko deia egin dute: «Bizirik irauteko, babesa bilatzeko, elkar aurkitzeko eta bakarrik ez gaudela jakiteko sareak aipatu nahi ditugu, baina baita isilduak, ezkutatuak edo hilak nahi gaituztenei aurka egin eta horien kontra borrokatzeko sortutakoak, edota borrokalagun diren beste kolektiboekin sortutakoak ere».

Bilbon eginen dute manifestazioa, ekainaren 28an, igandearekin, 18:30ean, Moyua plazatik abiatuta. Aste osorako prestatu dute egitaraua, ordea. Heldu den ortzegunetik hasita, zinema emanaldiak, solasaldiak eta tailerrak eskainiko dituzte. EHGAMen Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak ere emanen dituzte ekainaren 27an, Bilboko Bira tabernan.

Ekainaren 28ko manifestaziora maskara jantzita, segurtasun distantzia gordeta, eta «zisheteroaraua suntsituz eta ozen oihukatuz» joateko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.