Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dute Iñigo Gutierrez euskal presoa
—Izadi umearen aita da—, eta Zaballako kartzelara itzuli behar izan du (Araba). Hori salatzeko, protestara deitu du Sarek ostiralerako, Algortan (Getxo, Bizkaia): 20:00etan bilduko dira, Telletxen.
Joan den astean Galdakaon (Bizkaia) salatu zuten Jon Cresporen egoera: hura ere hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dute, eta berriro sartu behar izan du Basauriko espetxean (Bizkaia).