EUSKAL PRESOAK

Sarek protestara deitu du biharko Galdakaon, Cresporen gradu aldaketaren aurka

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz berriro sartu beharko du Basauriko espetxean, jada hirugarren graduan eta kalean bazegoen ere. Sarek salatu du «irizpide politikoak» erabili dituztela kartzelara itzularazteko.

Sarek urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko otsailaren 11
11:52
Entzun

Sarek manifestaziora deitu du biharko Galdakaon (Bizkaia), Jon Crespo euskal presoaren herrian. 13:00etan abiatuko da protesta, Kurtzeko plazatik, Etxerako bidean oztoporik ez! lelopean. Izan ere, salatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz berriro kartzelara itzularazi dutela Crespo. Preso galdakoztarra hirugarren graduan zegoen, kalean, Basauriko espetxeko tratamendu batzordearen eskariz, baina bigarren graduan ezarri dute berriro, eta, beraz, kartzela barnean egon beharko du.

Sareren ustez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia «bizikidetzarako bidea oztopatzeko beste urrats bat» da. Ohartarazi dute tratamendu batzordeek «irizpide profesionalen» arabera erabakitzen dutela presoak graduz aldatzea edo haiei baimenak ematea, baina irizpide horiek «zuzendu» egiten dituela fiskaltzak, presoen bilakaeraren berri izan gabe: «Jarrera horren oinarrian irizpide politikoak baino ez daude, eta gainditu behar eta nahi ditugun etapetara garamatza».

Basauriko tratamendu batzordeari eskatu diote Crespo berriro hirugarren graduan jar dezatela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.