Sarek manifestazioa egingo du hilaren 5ean Gasteizen, gradu erregresioen aurka

Sarek ostegunean Gasteizen egin zuen agerraldia, gradu erregresioa salatzeko. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Sarek ostegunean Gasteizen egin zuen agerraldia, gradu erregresioa salatzeko. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko martxoaren 30a
19:00
Entzun

Sarek premiazko agerraldia egin zuen ostegunean, jakinarazteko Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak hirugarren aldiz ukatu diela hirugarren gradurako eskaera Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal presoei. Horrenbestez, kartzelara itzuli beharko dute. Hori salatzeko manifestaziora deitu du Sarek. Apirilaren 5ean izango da, Gasteizen, 20:00etan, Andra Maria Zuriaren plazatik irtenda.

Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua onartu zien martxoan Subijanari eta Borderi, baina, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak atzera bota duenez, kartzelara itzuli behar izan dute biek. Subijanak 59 urte ditu, eta 23 urte daramatza preso; Bordek 65 urte ditu, hogei baino gehiago eman ditu kartzelan, eta zigorraren hiru laurdenak 2019an bete zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.