Sarek adierazi du egungo gazteenak izan behar duela «ondorio hauek pairatu beharko dituen azken belaunaldia»

Gazte talde batek dei egin du plataformak urtarrilaren 11rako antolatu duen manifestazioan parte hartzera. «Konponbide integral bat» eskatu dute preso eta iheslarien auzirako.

(ID_14526717) (Mikel Martinez de Trespuentes/@FOKU) 2024-12-18, Bilbo. Sareren ekitaldia gazteekin, urtarrilaren 11ko manifestazior...
Sarek arratsaldean gazteekin egin duen agerraldia, Bilbon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Iosu Alberdi.
2024ko abenduaren 18a
19:00
Entzun

Gaur egungo gazteen belaunaldiak ez zuen zuzenean bizi izan gatazka armatua, baina, era berean, haren «ondorioak bizitzera behartu dute». Hala adierazi du gazte talde batek gaur, Sare Herritarrarekin batera egindako agerraldian. Horiek helburutzat jarri dute eurena izatea gatazkaren ondorioak pairatuko dituen azken belaunaldia, eta adierazi dute xede hori lortzeko konponbide bat eman behar zaiola euskal presoen auziari ere; hala, bat egin dute urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestazioarekin: «Gure belaunaldiak izan behar du ondorio hauek pairatu beharko dituen azken belaunaldia».

«Gure artean bada espetxean jaio denik, bada motxiladun haur izan denik ere. Baita askotariko biolentzien biktima zuzena izatea tokatu zaionik ere», adierazi dute. Horrez gain, baina, gatazkaren ondorioak «bizitzea» egokitu zaion belaunaldi gisa definitu dute eurena. «Jaiotzez tokatu zaigu gure egunerokoan errealitate hori ikusi eta bizitzea. Bizi ez genuen errealitate baten ondorioak bizitzea tokatu zaigu». Izan ere, agerraldian azaldu dute ahoz aho eta antzezlanen, literaturaren, filmen eta telesailen bidez jaso dutela gertatutakoaren berri, eta, era berean, euskal preso, iheslari edo deportatuak dituzten auzo, herri eta hirietan ere hazi eta hezi direla.

Hori kontuan hartuta, nabarmendu dute gazteek «konpromiso handiz» heltzen diotela «aurreko belaunaldiek sorturiko korapiloa» askatzeko betebeharrari. Betebehar hori aurrera eramateko, «konponbide prozesu integral bat» eskatu dute, gatazkaren ondorioak gehiago ez luzatzeko: «Behin betiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza aldarrikatuz, 'behin betiko etxera' oihukatuz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.