"Duela bost urtetik, urrats berrien zain gaude", adierazi dute euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek, Donostian egindako agerraldian. "Preso eta iheslarienganako gertutasun edo senidetza loturagatik kondenatzen gaituzte. Salbuespen politikak sufritzera kondenatuak gara".
Besteak beste, sakabanaketa, gaitz larriak dituzten presoen egoera eta isolamenduaren tortura" salatu dituzte Etxerat-eko kideek, eta adierazi dute Frantziako eta Espainiako gobernuak "sufrimendua erabiltzen" ari direla haien kontra. "Ezin dugu horrela jarraitu, ezin dugu sufritzen jarraitu. Guri dagokigu, gizarte osoari, egoera honi amaiera ematea". Hala, herritar guztiei egin diete deia hilaren 14an Bilboko kaleak betetzeko.