Sarasolaren eta Porturen ordainak biktimentzat izatea nahi du fiskalak

2018ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Giza Eskubideen Europako Auzitegiari eskatu dio Mattin Sarasolari eta Igor Porturi eman beharreko kalte-ordainak «berehala bahitzeko» eta diru hori haren biktimei emateko.

Europako auzitegiak Espainia zigortu zuen asteartean, Porturi eta Sarasolari «tratu ankerra» ematea leporatuta; kalte moralengatik, 30.000 euro eman behar dizkio estatuak Porturi, eta 20.000 Sarasolari. Auzitegi Nazionaleko fiskalak, ordea, uste du diru hori Porturen eta Sarasolaren «erantzukizun zibila» ordaintzera bideratu beharra dagoela. Izan ere, 2006ko abenduaren 30ean Madrilgo aireportuaren aurka eraso egin zutelakoan daude biak espetxeratuta. Bi lagun hil eta 41 zauritu zituen ETAk atentatu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.