Sara Pinaren senarra entregatzea erabaki dute, baina ez dute adostu noiz
TUTERA. Nafarroara ekarriko dute Sara Pinaren senarra. Hala adostu dute Poitierseko (Frantzia) epaitegiak eta Tuterako (Nafarroa) 2. Instrukzio Aretoak, baina ez dute zehaztu noiz. Ikerketaren hipotesi nagusia da hark hil zuela emakumea. Pinaren hilotza joan den astelehen goizean aurkitu zuten, etxean, Tuterako Iruñea etorbidean. Labankadaz hil zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu