Sara eta Lesaka arteko martxara deitu dute

Burujabetza aldarri, Jalgi Hadi Garaipenera mugimenduak mendi martxa antolatu du apirilaren 6tik 7ra

Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Jalgi Hadi Garaipenera gazte mugimenduak Sara (Lapurdi) eta Lesaka (Nafarroa Garaia) batuko duen mendi martxan parte hartzeko deia egin dio euskal gazteriari. Burujabetza aldarri hartuta, apirilaren 6an abiatuko da martxa Saratik, eta biharamunean helduko da Lesakara.

Jalgi Hadi Garaipenera taldeko kideek azpimarratu dute antolatutako martxa euskal gazteriaren «elkargunea» izango dela, eta, haren bitartez, gazteek aukera izango dutela euren buruak «elikatzeko eta ikasteko», gustukoen duten modua adierazteko. «Aniztasunetik bide berriak jorratzeko gogoz eta truke aberatsa egiteko asmoarekin» antolatu dute mendi martxa, mugimenduko kideek azaldu dutenez.

Saratik Lesakarainoko bidearekin, Euskal Herriaren «askatasunaren eta gizarte eredu berri baten» aldeko pausoak irudikatu nahidituzte Jalgi Hadi Garaipenera mugimendukoek. «Auzolanean antolatuz, hainbat herritako gazteok bat egingo dugu inposatutako kateak gainditu, eta bizirik dirauen herri bat garela adierazteko martxan».

Hala, apirilaren 6tik 7ra bitartean egitarau oparoa antolatu dute mugimendukoek. Jakinarazi dutenez, elkar ezagutzarako eta harremanetarako joko eta ekintzak antolatu dituzte, baita kultura eta gizarte eraldaketarako oinarriei buruzko solasaldiak, antzerkia eta bertsolaritza emanaldiak, eta musika taldeen ikuskizunak ere; besteak beste, Skatu, Governors, Willis Drummond eta Anai Arreba taldeek parte hartuko dute larunbatean, Lesakan. Egitarauari buruzko informazio zehatzagoa www.jalgihadigaraipenera.com webgunean bildu dute.

Aste honetan bertan salgai jarriko dituzte Gazte Martxako bonuak, eta hilaren 31ra arteeskuratu ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.