Sao Pauloko foroak ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera bitarte egin zuen bere XXVI. bilkura, Brasilian. Hartan, Latinoamerikako ezkerreko alderdiek ontzat jo dute «euskal preso politikoei 30 urte baino gehiagoz ezarritako sakabanaketa eta urrunketa politikaren amaiera».
Parte hartzaileek hamasei ebazpen adostu zituzten, eta horietako bat da euskal presoei aplikatutako urruntze politikaren amaieraren aldekoa. Azaldu dutenez, Euskal Herrian «bake justu eta iraunkor bat» ezartzeko «urrats garrantzitsua» da hura. Gainera, bakearen eraikuntzan lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute, erakunde eta instituzioekin elkarlanean. Izan ere, gehitu dute euskal gatazkaren ondorioei so jarraituko dutela: «Egoeraren jarraipena egingo dugu, eta gatazkaren ondorioak behin betiko gainditzea eta Euskal Herrian bizikidetza demokratiko bat ezartzea espero dugu».
Ez da foro hark euskal gatazkari erreferentzia egiten dio lehen aldia. Besteak beste, 2011n «Euskal Herrian zabaldu den prozesu demokratikoari» babesa azaldu zion.
Sao Pauloko foroak txalotu du sakabanaketa amaitzea
Bakearen eraikuntzan lan egiteko konpromisoa adierazi dute parte hartzaileek, «gatazkaren ondorioak behin betiko gainditu» daitezen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu