Santi Brouard eta Josu Muguruza omendu ditu Sortuk

2022ko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sortuk lore eskaintza egin zien atzo ezker abertzaleko bi militanteei, Bilbon, Santi Brouarden kontsultaren aurrean. Brouard eta Josu Muguruza gogora ekarri nahi izan dituzte, igandean 39 eta 32 urte beteko direlako hil zituztenetik. «Estatu egiturek antolatutako gerra zikinaren biktimak dira biak», esan zuen Paul Laka Sortuko Bizkaiko arduradunak. Haren ustez, hilketen atzean «estatu arrazoia» egon zen. Jose Barrionuevoren hitzek inpunitatea adierazten dutela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.