Simon Santamaria Iruñeko udaltzainburua salatu du Espainiako Udaltzainen Sindikatu Profesionalak (SPPME) langileen eskubideen kontra egiteagatik eta zintzotasun morala urratzeagatik. Santamariaz gain, Enrique Maia, Iruñeko alkatea, udaltzaingoko hamar goi kargudun eta abokatu bat ere salatu ditu.
Sindikatuaren arabera, Santamariak udaltzainak «umiliatu» eta «gaizki» tratatu ditu. Salatu dutenez, zenbait delitu «itzalpean» mantendu ditu. Maiari dagokionez, langileen bilerak debekatu zituela jakinarazi dute. Horrez gain, Santamariarekin zegoen polemikaren jakitun izanda «ezikusiarena» egitea egotzi diote.
Santamaria udaltzainburua salatu dute Iruñeko zenbait udaltzainek
Langileak umiliatzea, gaizki tratatzea eta delituak ezkutatzea egotzi dio udaltzainen sindikatu batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu