Sanferminetako zigor murrizketa errekurritu dute

2023ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak atzo iragarri zuen helegitea jarriko diola herenegun Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakitera emandako erabakiari: 2016ko sanferminetan emakume gazte bat bortxatu zuten bost gizonetako bati zigorra murriztu dio, hamabost urtetik hamalaura, Soilik baietz da baietz legea aplikatuta. Felix Taberna lehendakariorde eta Berdintasun kontseilariak adierazi zuen Nafarroako Berdintasun Institutua arduratuko dela helegitea aurkezteaz. Bortxaketaren biktimak ere helegitea jarriko dio ebazpenari. Emakumea «atsekabetuta» dago zigor murrizketarekin, haren abokatuak jakinarazi zuenez.

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazpen instituzional bat zabaldu zuen atzo, Astigarragan gertatutako erasoa gaitzesteko. Udalak ere elkartasun osoa helarazi zion biktimari. «Berdintasunaren aldeko aldarria» egin zuen aldundiak bere oharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.