Sanferminetako prozesioaren harira atxilotutako lau gazteak askatu dituzte
IRUÑEA. Xabier Gartzia, Dabid Grazia, J.M.U. eta Andres Fernandez atzo eguerdian geratu ziren libre. Ostegunean atxilotu zituzten, Iruñean, 2014ko sanferminetako prozesioan izandako istiluengatik. Hura jazo eta ia urtebetera atxilotu zituzten lau gazteak. Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak egin zituen atxiloketak. Karguekin gelditu dira aske laurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu