Sanferminetako erasotzaileetako bati, zigor murriztua

2023ko irailaren 13a
00:00
Entzun
IRUÑEA. 2016ko sanferminetan 18 urteko emakume bat bortxatu zuten bost gizonetako bati ezarritako kartzela zigorra hamabost urtetik hamalaura murriztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, soilik baietz da baietz legea aplikatuta. Erasotzailean eskaerari ezezkoa eman zion Nafarroako Probintzia Auzitegiak otsailean, lehen instantzian; epaileek argudiatu zuten hamabost urteko zigorra ezar daitekeela «sexu askatasunaren aurkako delituen arauketa berriaren arabera ere».

Orain, Auzitegi Nagusiko epaileen arabera, zigorra arindu behar da, Espainiako Auzitegi Gorenak 2019an emandako epaian oinarrituta: hamabost urteko zigorra jarri zuen, orduko «legezko kondena txikienetik hurbil»; arau berriak gutxienekoa «nabarmen» jaitsi zuenez, zigorra proportzionalki txikitu behar dela ondorioztatu dute. Epaileetako bat ez da ados agertu; argudiatu du zigorra ezin dela zehaztu «proportzionaltasun aritmetikoko irizpideei jarraikiz». Gorenean helegitea jar dakioke erabakiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.