Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalez Sola presoaren heriotzaren aurrean. «Biziki sentitzen dut Igor Gonzalez hil izana», esan du Espainiako Senatuan, EH Bilduko senatari Gorka Elejabarrietak egindako galderari erantzunez.
Edonola ere, ez du inolako erantzukizunik hartu nahi izan presoaren heriotzaren gainean, eta esan du preso guztiei «banakako tratamendua» ematen zaiela «inongo kolektibo edo multzoko kidetzat hartu gabe», eta espetxe erakundeek Gonzalez Solari emandako tratua «zuzena» izan zela beti.
Sanchez: «Biziki sentitzen dut presoa hil izana»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu