Koronabirusa
San Frantziskon poliziak grabatu zituztenei, isuna
BILBO. Martxoaren 29an gertatu zen; Bilboko San Frantzisko auzoan, kale batean ertzainak gazte bat identifikatzen hasi ziren, haren ama jo, lurrera bota, eta atxilotuta eraman zituzten biak. Unea grabatu zuten hainbat bizilagunek, eta Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu zuen, polizien jokabidea zuzena izan ote zen jakiteko. Baina bertako bizilagunek jakinarazi dutenez, atzo 09:30ean udaltzainak isunak eraman zizkieten gertaera grabatu zutenei. Bizilagunen arabera, grabatu zen atarietatik atera ziren atzo poliziak. Bizkaiko SOS Arrazakeriak taldeak ohartarazi du ez bakarrik grabatu zutenei, lapikokada egin zutenei ere isuna jarri dietela. Halaber, ohartarazi du ugaritu egin direla polizien kontrolak pertsona arrazializatuen aurka, egunero ari direla eraso egiten inpunitate osoz pertsona arrazializatuei, eta gaitzespen irmoa adierazi dute Poliziaren jokabidearen aurka, arrazakeriatzat hartuta haien jardunbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu