Zaldibarren eraso matxista bat egin dutela salatu dute

Erasoa gaitzesteko, astelehenean elkarretaratzeak egingo dituzte. Ertzaintzak ikerketa zabalik du.

Mugimendu feministaren manifestazio bat, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Mugimendu feministaren manifestazio bat, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko uztailaren 20a
14:58
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakume batek salaketa bat jarri du Zaldibarren (Bizkaia) sexu askatasunaren aurkako delitu bat jasan zuelako. Udalak eraso matxista salatzeko adierazpen instituzionala onartu du, eta bat egin du erasoa gaitzesteko astelehenerako deitu dituzten elkarretaratzeekin.

Erasoa ostegun arratsaldean jasan zuen emakumeak, eta, salaketa jarri ostean, Ertzaintzak ikerketa bat ireki zuen. Gertatutakoaren aurka, adierazpen instituzional bat onartu du udalak. «Erabateko gaitzespena» azaldu dute bertan: «Udalak bere konpromisoa berretsi nahi du emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Emakumeen kontrako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik ezaren adierazpenik basatiena da». Halaber, adierazi dute Euskal Herri osoko herrietan eta munduan horrelako erasorik ez gertatzea nahi dutela.

Erasoa gaitzestearekin batera, udalak babesa ere adierazi die, bai emakumeari, bai haren ingurukoei, eta elkarlanean aritzeko eskaintza egin die. Gainera, bat egin du erasoa salatzeko astelehenerako deitu dituzten elkarretaratzeekin: 12:00etan eta 19:00etan izango dira, Udaletxe plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.