Salatu dute AHTa «oso azkar» egiten ari dela aurrera

Eskatutako zundaketa guztiak egiteko baimena ez du eman Basauriko Udalak; «zalantzak» ditu proiektuari buruz

Mugitu taldeko kideen protesta, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
AHT abiadura handiko treneko lanak egiten «oso azkar» ari direla eta ekintzaileen kontrako errepresioa ez dela amaitu salatu du AHTaren Kontrako Asanbladak. Gipuzkoa inguruan bultzada handia hartzen ari dira lanak: Zizurkildik Donostiarainoko zatietan desjabetzeak egiten hasiak dira —Zizurkilen herenegun sinatu zituzten; Adunan, udalak uko egin dio—. Gipuzkoako auzitegietan ere bada mugimendua AHTari dagokionez: ostegunean, 11 lagun epaituko dituzte Donostian, protesta batean parte hartu zutelako. Fiskalak kartzela zigorra eskatu du.

Elkarretaratzeak antolatu ditu AHTaren Aurkako Asanbladak. Desjabetzeen kontrakoak asteartean eta asteazkenean izango dira, Andoainen, Hernanin eta Donostian; epaiketaren kontrakoa, ostegunean. Deialdi zabalago bat ere izango da, ekainaren 2an, larunbatarekin, Hernanin. Aralarrek bat egin du.

Basaurin, berriz, udalak ez du baimenik eman herrian eskatutako zundaketa guztiak egiteko, «zalantzak» dituelako proiektuarekin. Bakar bat baimendu du.

Protesta enpresako atarian

AHTko lanen aurka protesta egin zuen atzo Mugitu taldeak. Mariezcurrena enpresaren hiru egoitzetako atarian egin zuten salaketa; Nafarroan, Cadreita eta Alesbes artean obrak egiten ari da enpresa hori. Kalean ekintza bat egin zuten tren lasterrak ekarriko dituen kalteez ohartarazteko. Gutun bat helarazi diete enpresako arduradunei, eta obrei buruz gogoeta egiteko eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.