Sagardoa kopan? Aukeran, ohiko edalontzian!

BERRIAk galdeketa egin du azken egunotan: «Zuk zer nahiago: Sagardoa kopan, ala basoan?». Hamarretik bederatzik nahiago dute edalontzia kopa baino.

Kopa bat eta edalontzi bat, txotx garaiaren aurkezpenean. GORKA RUBIO / FOKU
Kopa bat eta edalontzi bat, txotx garaiaren aurkezpenean. GORKA RUBIO / FOKU
Edu Lartzanguren.
2025eko urtarrilaren 13a
16:00
Entzun

Joan zen ostegunean aurtengo txotx garaia aurkeztu zuten Donostian. Lehen aldiz, Euskal Herri osoko sagardo ekoizleak batu ziren ekitaldira, eta deigarria izan zen Iparraldea ordezkatzen zuen kupel handi bat ikustea aurrenekoz. Baina beste irudi bat ere harrigarria egin zitzaion askori: sagardoa txotxetik ardo kopa batekin jasotzen ari ziren aurkezpenean, edalontzi zapal eta apal ohikoa erabili ordez.

Sagardoa dotoretzeko saio bat? Bertsolari eta bestelako alprojengandik harago, sagardoa aberats mokofinen moduetara eraman nahian ari dira? Sotoetako kultura underground eta ilun horretatik atera eta, txakolinarekin egin bezala, munduko egunkarietako igandeko gehigarri gastronomikoetan agerrarazi nahi dute?

BERRIAk jakin nahi izan du euskaldunek zer irizten dioten horri, eta galdeketa bat abiatu zuen joan zen ostiralean, sare sozialen bitartez.

«Zuk zer nahiago: Sagardoa kopan, ala basoan?», galderari erantzun diotenen artean, gehiengo handi batek adierazi du nahiago duela tradizioari atxiki. 1.387 erantzun jaso ditu BERRIAk bere sareetan, eta horietatik %89 dira sagardoa basoan edatearen aldekoak: 1.235, hain zuzen. Koparen alde egin dute 152 irakurlek (%9).

Telegram sarean, %91k aukeratu dute sagardoa edalontzian edatea, eta %9k bakarrik egin du koparen alde. Denera 632 jarraitzailek erantzun diote galdeketari.

Twitterren erantzun dutenen %87,9rentzat ere edalontzia da gogoko aukera. Halere, %12,1ek aukeratu dute kopa.

Whatsappeko kanalean, berriz, 155 jarraitzailek egin dute edalontziaren alde, eta 12k koparen alde.

Instagramen 497k egin dute basoaren alde, eta 25ek koparen alde.

Zaldieroak horixe izan zuen hizpide BERRIAn igandeko De Rerum Natura zintan:

Zaldieroa
Zaldieroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.