Politika

Rubalcabaren ustez, ETAren indarkeria amaitzean "egokitzapen politikoa" egin beharko da

Espainiako Barne ministroak dio Euskal Herrian "demokratikoki bideratu" ezin izan den "korronte ideologikoa" dagoela. ETA amaitzeko bide polizialaren aldeko apustua berretsi du.

2010eko martxoaren 5a
12:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak ETA amaitzeko bide polizialaren aldeko apustua berretsi du, baina azaldu du ETAren indarkeria amaitzean Estatuak "egokitzapen politikoa" egin beharko duela. Rubalcabaren iritziz, Euskal Herrian "demokratikoki bideratu" ezin izan den "korronte ideologikoa" dago, eta etorkizunean "euskal gizarteak eta gainerako espainiarrek" erabaki beharko dute hori nola "integratu".

Hala ere, Poliziaren jardunak oraindik egiteko "bide zabala" duela berretsi du, ezker abertzaleak ETAk armak utz ditzan "konbentzitu" ez duelako.

Gaur goizean TVE Espainiako telebista publikoari eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.