Rubalcabak ere estatus berriaren proiektua zehazteko eskatu dio EAJri

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Estatus politiko berriaz ari denean, «mahai azpian» Ibarretxeren proiektu bera ote duen zehazteko eskatu dio PSOEren idazkari nagusi Alfredo Perez Rubalcabak EAJren lehendakarigai Iñigo Urkulluri. Izan ere, Ibarretxe planaren erreferentzia izanda, hori susma dezaketela esan dio Rubalcabak EBBko buruari. Joan den asteazkenean, EAEko lehendakari eta PSE-EEren lehendakarigai Patxi Lopezek ere eskatu zion Urkulluri zein estatus nahi duen zehazteko.

Urkulluk Ibarretxeren bidetik jotzea berri txarra litzatekeela uste du Rubalcabak, gizartean «tentsioa» sortuko lukelako. Hala ere, PSOEko idazkari nagusiak gaineratu du autonomien estatua ez dela «aldaezina», baina ohartarazi du aldaketa adostasunez egin behar dela, «oraingo eredua jaio zen bezala». Urkulluk bezperan egindako adierazpenak zehaztu behar izan zituen joan den ostegunean, Espainiarekiko «elkarbizitza atsegin» baten alde egin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.