Roseseko atentatuan ez zuela parte hartu esan du Beiriek
Paris Laurence Beirie ustezko etakideak ukatu egin du 2001ean Roseseko (Girona, Herrialde Katalanak) atentatuan parte hartu zuela. Pariseko Zigor Auzitegi Bereziaren aurrean deklaratu zuen atzo Beiriek, haren aurkako epaiketan. Bertan, ETArekiko duen konpromisoa berretsi eta erakundearen xedeak bide baketsuetatik ezin direla lortu esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu