45 urte igaro dira Espainiako Poliziak German Rodriguez eta Joseba Barandiaran hil zituenetik. Aurten ere, 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak omenaldia antolatu du, «egia, justizia eta erreparazioa» ardatz izanik. Eta hainbat musikarik Ahotsak eta musika inpunitatearen aurka manifestua sinatu dute. Haien artean dira Skabidean, Zopilotes Txirriaos, Fermin Balentzia, La Chula Potra eta Sustrai Colina. Sabino Cuadra elkarteko bozeramaileak jakinarazi duenez, orotara 31 musika talde eta bakarlari izango dira omenaldian. Askotariko musika estiloak entzun ahal izango dira ekitaldian: punka, txistulariak, jotak...
78ko Sanferminak Gogoan elkarteak azaldu duenez, zer gertatu zen transmititzeko erreminta nagusietako bat izan da musika, eta askotariko musikariak lagun izan dituzte beti aldarrikatze ekitaldietan. La Chula Potra abeslariak adierazi du «egia, justizia eta erreparazioa» aldarrikatzen duten musikariei esker ona adierazteko urtea dela hau. Skabidean taldeko Antonio Iriarteren arabera, berriz, German Rodriguezen kasua eta 5.000tik gora torturatuenak gogora ekartzeko «erantzukizuna» du haren taldeak, jarraitzaile gazteak dituelako. «Kantuen hitzek zerbait aldarrikatu behar dute, belaunaldi gazteek jakin dezaten gertatutakoa gure erantzukizuna ere badela».
Rodriguez eta Barandiaran musikarekin oroituko dituzte Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu