Rodezno Kondearen plazari izena aldatuko diote: 'Askatasunaren plaza'
IRUÑEA. Hainbat gorabehera eduki dituzte izena adosteko, baina erabakia hartu du Iruñeko alkate Joseba Asironek: Rodezno Kondea izena eduki duen enparantza Askatasunaren plaza izango da orain. Udal gobernuak Serapio Esparzaren izena jartzea proposatu zuen —bigarren zabalgunea egin zuen arkitektoa—, baina osoko bilkuran Askatasunaren plaza jartzeko eskatu zuten UPNk, PSNk eta Ezkerrak. Alkatearen eskumena izan arren, bilkuraren erabakia onartu du Asironek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu