Robert Arranbide Popol Hendaiako (Lapurdi) euskal militantea zendu da. Ezkerreko mugimendu abertzaleko ekintzaile ezaguna zen, eta hainbat arlotan jardun izan du, hala nola euskal errefuxiatuen sostenguan eta kultur ekitaldien antolaketan. Azken urteetan, Antxeta irratiko laguntzailea zen.
1994an, Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseilurako hautagai izan zen Hendaiako kantonamenduan, Abertzaleen Batasunaren izenean. Gerora, Hendaiako Herriko Etxeko hautetsi ere izan da, ezkerreko abertzaleen izenean.
2004an atxilotu zuten, ETAren kontrako polizia operazio batean, haren etxean lehergaiak eta armak aurkitu ondotik, eta preso sartu zuten; Mikel Antza eta Marisol Iparragirre atzeman zituzten sarekada berean. 2010ean epaitu zuten, Parisen, eta bost urteko kartzela zigorra jarri zioten, horietako bi gibelapenarekin.