Rikardo Arregi saria, Miren Jone Azurza eta Inazio Agirrerentzat
ANDOAIN. Rikardo Arregi kazetaritza sarietako ohorezko aipamena jasoko dute uztailean Inazio Agirre eta Miren Jone Azurza kazetariek. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Azurza Zeruko argia aldizkarian aritu zen; Arregi, berriz, Loiolako Herri Irratian. 1960ko hamarraldian egindako lana eskertu nahi diete. Uztailaren 2an banatuko dituzte Rikardo Arregi sariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu