Ribaforadako Udala zigortu dute iruzur baten bidez migratzaile bat kanporatzen laguntzeagatik

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak udalaren jarduna txarretsi du, Modou Khadim senegaldarrari «deialdi faltsu bat» helarazteagatik

Erriberako senegaldarren protesta, 2019an, Ribaforadan. BERRIA
Ion Orzaiz.
2021eko maiatzaren 10a
13:46
Entzun

2009tik bere etxe izandako herrialdetik kanporatu zuten Modou Khadim senegaldarra. Cortesen bizi izan zen hasieran (Nafarroa); eta Ribaforadan, berriz, 2019ra arte. Urte horretako maiatzaren 6an, ordea, herriko etxera joan zen, alkateak deituta. Erroldari buruzko bilera bat egin behar zuten, ustez; baina, ailegatu zenean, Espainiako Polizia zuen zain. Biharamunean Madrilera eraman zuten, eta, handik, zuzenean, Senegalera.

Jose Maria Rodriguez (PSN) zen Ribaforadako alkate urte hartan. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendari nagusi da orain. Erriberako senegaldarren kolektiboek gogor kritikatu zuten alkate ohiaren jokabidea, baina Rodriguezek argudiatu zuen «Poliziaren eskaera bati erantzunez» lagundu zuela Khadim kanporatzeko prozesuan.

Datuak babesteko Espainiako Agentziaren esanetan, Ribaforadako Udalaren jokabidea «ez zen zilegi» izan, eta «leialtasunik gabe» jokatu zuen: «Leialtasuna da datu pertsonalak erabiltzea era arrazoituan, herritarrek espero dutenaren arabera, eta ez modu makurrean edo herritarren kontrako ondorio kaltegarriak izanen dituzten era batean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.