Remirezek espero du «azkar argitzea» gobernuarena

2023ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Atzo, Nafarroako Gobernuaren osaerari buruz galdetu zioten Javier Remirez jarduneko presidenteordeari. Remirezek espero du «azkar argitzea» bai Iruñeko gobernuaren osaera, bai Madrilgoarena. Dena den, zuhur agertu da: «Alderdietako eledunen esku uzten dugu». Haren ustez, bi kasuetan garrantzitsua litzateke gobernua azkar osatzea, «bete-betean» funtzionatzen has daitezen.

Arratsaldean, UPNren zuzendaritza bildu zen, eta bezperan Javier Esparzak egindako proposamena berretsi zuen. Bilkura amaituta, UPNko presidenteak azaldu zuen legealdiari begirako egonkortasuna eskaintzen diotela PSNri. «Orain, biltzeko eskatuko diot Txibiteri, eta eskua luzatuko diot. Bilduk erabakirik hartzen ez duen bitartean, hitz egiteko prest gaude». Hori da haien baldintza nagusia. Esparzak zehaztutakoaren arabera, egonkortasuna bermatu nahi diete Nafarroako Gobernuari eta gehiengo nahikorik ez duten udalei.

Nahiz eta astearte goizean Ramon Alzorriz PSNko Antolamendu idazkariak Esparzaren proposamena baztertu, Esparzak atzo azaldu zuen arratsaldean telefonoz hitz egin zuela berekin. Nahiago izan zuen horren berri ez eman. «PSNri dagokio erabakia hartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.