Komite Internazionalistak erakundeak bideo bat bidali du Rapa Nui uhartetik (Txile). Bertako moai eskultura erraldoi ezagunen artera heldu da Korrikaren lekukoa eta euskararen alde klika egiteko aldarria. Korrikaren abestiarekin lagunduta, bideo ederra osatu dute.
Rapa Nui uhartean ere moaiak dantzan dabiltza #Klika euskaraz. Mundu osoan #korrika euskararen alde!@AEK_eus@berria@garanet@halabedi@korrika@mekauen@argia@uriolaeus@eitb@haupittuhau@EHEbizi@AdaxkaKE@mekauen@BIRA_Kultura@tantakatvpic.twitter.com/BJBYdUwbSS
— Komite Internazionalistak (@Komiteak) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Munduko beste hainbat txokotara ere hedatu da aurten Korrika. Esaterako, Txinako Harresira, Shangaira, Madrilera, Bartzelonara, Valentziara, Boisera (AEB), Kaliforniara (AEB) eta Mexikora.