Ranz: «Pasaiako segadaren txostena ez zen ezkutatu»

Hala ere, erantsi du «ulertzen» duela biktimen senideen mina, txostenaren berri lehenago jakinarazi ez zietela eta

2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde Jose Luis Rodriguez Ranzek ukatu egin du Pasaiako sarraskiari buruzko txostena «ezkutatu» dutela. Txostena 2020ko martxokoa da, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritzaren eskariz egin zuen EHUko Unesco katedrak, Jonan Fernandez idazkari zelarik. Txosten horrekin, eta giza eskubideen urraketei buruzko beste zenbait txosten eta lanekin, hamar liburukiz osatutako bilduma egin zuen Jaurlaritzak, eta 2020ko irailetik aurrera zenbait eragileri igorri zien: besteak beste, Legebiltzarreko taldeei, sindikatuei, hedabideetako zuzendariei eta biktimen elkarteei.

Hala ere, biktimen senitartekoei ez zieten bidali, eta Rodriguez Ranzek esan du ulertzen duela hori dela-eta «minduta» egotea: «Guk pentsatu genuen Balorazio Batzordea zela txostena senideei emateko esparrurik egokiena, eta hala egin dugu momentua iritsi denean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.