IRUÑEA. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hauteskundeak egin zituzten atzo. 11:00etatik 18:00etara egon ziren zabalik hautetsontziak, baina ez zen ezusterik espero, hautagai bakarra aurkeztu baita: Ramon Gonzalo, egungo errektorea. Karguan jarraituko du, botoen %80 lortuta, baina parte hartzea %6,6koa izan da, batez ere ikasleen abstentzioagatik.
12.184 pertsona egon dira hauteskundeetara deituta: 10.204 ikasle, 1.475 irakasle eta ikertzaile (418, unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle doktoreak, eta 1.057, doktoreak ez diren irakasleak edo lotura iraunkorra ez daukaten ikertzaileak), eta 505 administratzaile edo zerbitzuetako langile.
Talde horietako bakoitzaren botoak ez du berdin balio. Botoa haztatua da, eta unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle doktoreenak %59 balio du; aurreko kategorian sartzen ez diren irakasle eta ikertzaileen botoak, %11; ikasleenak, %20; eta administratzaileenak eta zerbitzuetako langileenak, %10. Hortaz, 12.184 hautesleetatik, 418ren botoak gainerako guztiena baino pisu handiagoa dauka.
Ramon Gonzalo hautatu dute berriro NUPeko errektore
Hautagai bakarra izan da, eta botoen %80,9 lortu ditu. Parte hartzea %6,6koa izan da, batez ere ikasleengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu