Ramon Gonzalez katedradunak NUPeko errektore kargua hartu du berriro

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Seinalearen Teorian eta Komunikazioetan katedradun Ramon Gonzalez berriro hautatu zuten NUPeko errektore asteartean, eta kargua hartu zuen atzo. Kargu hartzeko ekitaldian, unibertsitateen foru legeak zeri bide eman beharko liokeen aipatu zuen Gonzalezek. Lege «berritzailea» nahiko luke, NUPen hazkundea «errazteko». Foru lege horrek «motor» rola jokatzea nahi du errektoreak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren garapenerako. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea eta Iruñeko jarduneko alkate Enrique Maia izan dira mezu horren entzuleetako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.