Ramirezek salatu du Sortuk EH Bildu kontrolatzen duela

2022ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Eusko Alkartasunako sektore kritikoak nabarmendu du «beharrezkoa» dela ezker abertzaleak EH Bildu ez kontrolatzea. Izan ere, Maiorga Ramirez sektore kritikoko buruak igandean azaldu zuenez, «pertsona askok ez dute inoiz proiektu politikoarekin bat egingo EH Bildu ezker abertzalearekin identifikatzen den bitartean». Hori horrela, kritikoek salatu zuten gaur egun hori gertatzen dela Sorturekin: indar subiranista «kontrolatzen» duela koalizioko beste kide batzuk «fagozitatuz».

Ramirezen arabera, EA da Euskal Herrian demokrazia oinarri duen eta politika egiteko beste modu bat defendatzen duen «alderdi bakarra», eta hori da EH Bildun egiteko duen ekarpen «handia». Sektore kritikoko buruak gaineratu zuen Eusko Alkartasunak koalizio proiektua babesteko duen «ahalmenean» oinarritzen direla indar subiranistak atxikimendu «handiagoa» lortzeko dituen aukerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.