Rajoyri «txeke zuria» ematea leporatu dio Ugarteburuk Urkulluri

Erredakzioa
2014ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburuk gogor kritikatu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak euskal presoez egindako adierazpenak. Langraiz bidearen alde azaldu zen Urkullu, eta esan zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hainbat kidek «ETArekiko barne loturak» hautsi nahi dituztela. «Urkullu txeke zuria ematen ari zaio [Mariano] Rajoyri, hark euskal presoen eta beren senideen aurkako indarkeriarekin jarrai dezan», erantzun dio Ugarteburuk lehendakariari.

Kritikak «beti alde berari» eginda, «ekimen politikorik eza» ezkutatu nahi du Urkulluk, Ugartebururen hitzetan, Espainiako presidenteak «telefonoa ere hartzen ez dionean». Horren ordez, EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, «presoen eta beren senideen giza eskubideak defendatzea» dagokio Urkulluri, lehendakari den heinean.«Eta, ahal duen neurrian, eskubide urraketak salatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.