Santi Brouarden heriotza
Rafael Lopez Ocañak onartu egin du Santi Brouard hil zuela
GALen mertzenario ohi Rafael Lopez Ocañak onartu egin du berak hil zuela Santi Brouard. Telecincon egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Luis Morcillok ere egin zuen tiro. Gainera, hilketaren bultzatzailea Guardia Zibileko teniente koronela izandako Rafael Masa izan zela esan du, eta Estatuko Segurtasun idazkaria zen Julian Sancristobal finantzatzailea. Ocañak 12 urte pasatu ditu espetxean Brouard hiltzea leporatuta, baina gaur arte ez zuen onartu hala egin zuenik.
Ocañak jakinarazi duenez, Morcillok hiru milioi eman zizkion Brouard hiltzearen truke. 1984ko azaroaren 20an hi zuten Brouard. Egun hartan Morcillo eta Ocaña El Corte Ingleseko kafetegian gelditu omen ziren. Mozorrotu eta Brouarden kontsultara joan zirenean, Morcillori pistola erori eta erizaina garrasika hasi zela kontatu du, eta orduan Brouard atera zela. Ocañak esan duenez, bere bizkarraldean zegoen Brouard, eta tiro mordoska entzun zuen "zortzi- hamar erraz asko". Berak buelta eman zuenean Brouard hilda zegoela azaldu du. Hala ere, berak ere tiro egin ziola esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu