Iazko azaroan argitaratu zuen Katakrak argitaletxeak Puta zikinak. Sexu langileen eskubideen aldeko borroka liburua; Amaia Astobiza itzultzaileak ekarri du euskarara. Juno Mac eta Molly Smith dira liburuaren egileak, prostituzioan aritutako bi andre. Katakrakek salatu du liburuaren ale guztiei «eraso» diela «talde integrista eta transfobo batek» Baionako liburu denda batean.
Otsailaren amaiera aldera gertatu zen erasoa: «Ale bakar bat ere ez zen osorik eta txukun geratu». Katakrakek adierazi du gertakariak «historiako garai ilunenak» ekarri dituela gogora: «Liburuak hondatzea, dendariak, editoreak eta egileak beldurtzeko asmoz, hori beste zerbait da, garai autoritario, sektario eta erasokorren adierazgarri».
'Puta zikinak' liburuaren aleei «eraso» diete Baionako liburu denda batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu