Pujanaren hilketa salatzeko, protestara deitu dute gaur, 18:30etarako, Donostian

2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun

DONOSTIA. Euskal Herriko mugimendu feministak Aintzane Pujanaren hilketa salatzeko elkarretaratzea antolatu du gaur, 18:30ean, Donostiako Bulebarreko kioskoan. Gasteizen, 19:30ean egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan, eta Iruñean 20:00etan Udaletxe plazan. Bilbon, berriz, 13:00etan egingo dute, Arriagan. Pujana legez kanpo atxiki, hura sexualki esplotatu eta erail izana salatuko dute. Bestalde, Emakumeen Mugimendu Demokratikoak «elkartasun osoa» helarazi die Pujanaren hurbilekoei, eta eskatu dute aferaren zirkunstantzia guztiak argitzeko. Emakumeen Mundu Martxak ere hilketa matxisten kontrako protokoloa aktibatu du. Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, Aizarnazabalen (Gipuzkoa), Urola ibaiaren ertzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.