Herrialde Katalanak

PSOEk zuzenketak modu “inteligentean” aurkeztu izana txalotu du PSCk

PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako eledun Miquel Icetak gaur azaldu duenez, PSOEk aurkeztutako zuzenketen atzean “jarrerak hurbiltzeko ahalegina” dago. Icetaren iritziz PSOEk “inteligentzia” erabili du zuzenketak proposatzeko unean eta horrek “akordio handi bat” lortzeko aukera emango du.

2005eko abenduaren 28a
19:48
Entzun
PSCko eledunaren ustez PSOEren jarrera ez da inondik inora aldagaitza. Icetaren ustez PSOE “prest dago hitz egiteko eta akordioak lortzeko, eta hori da estatutua negoziatzeko prozesuaren funtsa”. Icetak azaldu du “edukiengatik eta proposatzeko moduagatik posible izango da Estatututuaren gaineko akordio handia lortzea”.

Javier Madrazo EB-Berdeetako koordinatzailearen iritziz, aurkeztu dituen zuzenketekin PSOEk “amore eman du PPren aginduen aurrean”. Madrazoren ustez, jarrera horrekin “estatu federal, solidario eta askotariko baterantz aurrera egiteko aukera galdu dute”.

Atzo arratsaldeko zortzietan amaitu zen Kataluniako Legebiltzarrak onartutako estatutu berriari zuzenketak aurkezteko epea. Epemuga hori luzatzeko aukera bazegoen arren, alderdi guztien adostasuna behar da horretarako. Baina Alderdi Popularra ez zegoen epea hiru egunez luzatzeko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.