Argitu dira zalantzak: PSOEk ez du oztopatuko Elizaren sexu abusuak ikertzeko batzordearen sorrera, oraingoz. Alderdi sozialistak lehen tramiterako onartuko du iragan asteazkenean EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek erregistratutako eskea. Zehazki, talde politikoak bihar dira gaia Espainiako Kongresuko Mahaian eztabaidatzekoak. Orain arte, PSOEk ez zuen zehaztua zer bozkatuko zuen, ziotenez, legelarien txostenaren zain baitziren erabakia hartzeko; hori zuten irizpide nagusi. Berriki, PSOEko iturri batzuek Eldiario.es-i jakinarazi diote txostena aldekoa izan dela eta, beraz, tramitazioak aurrera eginen duela.
Eliza katolikoko kideek haur eta nerabeei egindako sexu erasoak argitzeko helburuz aurkeztu zuten eskea EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek. Aurkeztu berritan adierazi zutenez, sexu aburu horiek «arazo historikoak» izan dira nazioartean.