Krisia Nafarroako Gobernuan. Ikerketa batzordea

PSNk ukatu egin du Jimenezek fabore traturik bilatu edo esku hartzen saiatu zela

Sozialistak haserre dira, Barcinak batzordean utzitako mezu elektroniko bat sare sozialetan azaldu zelako

joxerra senar
Iruñea
2014ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Yolanda Barcinak herenegun Idoia Nieves eta Alvaro Mirandaren arteko mezu elektroniko bat aurkeztu zion Juan Jose Lizarbe ikerketa batzordeko presidenteari. Handik gutxira, sare sozialetan zen mezuaren edukia. 23:45ean agerraldia amaitzean, PSNk salatu zuen mezu elektroniko hori egileen baimenik gabe zabaldu zela, eta konfidentzialtasuna urratzea egotzi zion UPNri. Barcinak amaieran esan zuen zegokion baimenarekin eman zuela. Mezu horretan, Nievesek jakinarazten dio Mirandari Roberto Jimenez orduko presidenteordeak interesa agertu zuela enpresa bati BEZa noiz itzuliko zitzaion. Hartara, sare sozialetan zabaldutako mezu horrek bilatu du Jimenez ere zipriztintzea.

Atzo, Juan Jose Lizarbek esan zuen fiskaltzara bidaliko diotela informazioa. «Mezu horretatik ondorioztatzen dudan bakarra da Jimenezek Mirandari esan ziola enpresa bati ez zitzaiola BEZa itzuli eta besteak erantzun ziola begiratuko zuela». Haren ustez, hor ez dago fabore traturik. Gainera, Barcinaren agerraldia kritikatu zuen: «Egia esan ordez, haizagailua jarri zuen abian».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.