PSNk dio guztiekin hitz egingo duela aurrekontuez

Sozialisten arabera, UPN «zeharo oker» dabil PSNrekin soilik negoziatzeko asmoa baldin badauka

joxerra senar
Iruñea
2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Ostikoa jo eta aurrera. PSNk ez du argitu zer egingo duen 2013ko Nafarroako aurrekontuekin. Aste honetan bertan bi alderdien artean negoziazioak hasteko eskaintza egin berri dio UPNko zuzendaritzak, eta PSNk prentsa ohar baten bidez erantzun dio ez dela UPNren eta PSNren arteko bi aldeko negoziaziorik egongo. «UPNk bakarrik nahi badu gu euren solaskide bakarrak izatea, zeharo oker ibiliko da. Ez dugu inor baztertuko, arazoak denonak direlako eta denekin partekatu nahi ditugulako gure proposamenak eta alternatibak».

PSNren arabera, UPNren eskaintzak «akordio batera heltzeko borondatea» erakusteko asmoari erantzuten dio. «Yolanda Barcinak gobernua gutxiengoan utzi nahi izan du, eta ezegonkortasunak estututa, orain itxurak egin nahi ditu». Oharrean berresten dute aurrekontu horiek PSNren «antitesia» direla eta murrizketak baino ez dituztela eskaintzen. «Kezkagarriena da ez dutela sinesgarritasunik. Zer konfiantza ematen du 132 milioi euro non murriztu dituen azaldu ez duen gobernu batek?». PSNk gaineratu du ez dituela sinesten gobernuak aurkeztutako zifrak.

PSNk jarrera hori azalduagatik, ez du aurreratu osoko zuzenketa aurkeztu eta babestuko duen. Oposizioko ezkerrekobeste alderdiekin batera hala egingo balu, 2013ko aurrekontu proiektua gobernura itzuliko litzateke.

Erantzun hori jaso aurretik, Yolanda Barcinak itxaropena agertu du PSNk UPNren eskaintza onartuko duela. Haren ustez, 2013ko aurrekontuak aurtengoen antzekoak dira, eta haiek onartu egin zituen PSNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.