PSEren kongresua: Gonzalezek ez du jarraituko Araban, eta Asensio hautagai izanen da Gipuzkoan

PSEren berritze prozesuaren harira, lurraldeetako idazkariak hautatu behar dituzte.

Gonzalez, ezkerrean, PSEren hauteskunde ekitaldi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Gonzalez, ezkerrean, PSEren hauteskunde ekitaldi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko otsailaren 6a
20:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri du ez dela karguan segitzeko hautagai izanen. Eneko Anduezak idazkari nagusi segitzea erabaki ondotik, lurraldeetako ordezkariak hautatzen ari dira alderdiaren berritze prozesuaren barnean. 

Arabako PSE-EEk gaur egin du lurralde batzordea, eta martxoaren 29an egingo dute X. kongresua. Bihartik aurrera irekiko dute idazkaritzarako hautagaitzak aurkezteko prozesua.

Gipuzkoan, haatik, segitzeko borondatea agertu du Jose Ignacio Asensiok; 2021etik da lurralde horretako idazkari nagusi. Otsailaren 14a arteko epea dago hautagaitzak aurkezteko. 

Bizkaian ere ez da aldaketarik espero. Urtarril bukaeran iragarri zuen Mikel Torresek idazkari segitzeko asmoa. Hamar urte baino gehiago eman ditu ardura horretan, 2014tik baita PSE-EEren Bizkaiko idazkaria. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua ere bada, eta urte askoan Portugaleteko (Bizkaia) alkatea ere izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.