PSE-EE

PSE-EEren hauteskunde primarioetan Donostian jarriko dute arreta handiena

Udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko ordua dute PSE-EEko militanteek. Donostiako Udalerako hautagaitzetan jarriko dute arreta handiena.

Odon Elorza. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
inaut matauko rada
2022ko urriaren 8a
19:23
Entzun

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko eguna dute bihar PSE-EEko militanteek. Hauteskunde primarioak egingo dituzte bihar, eta herri edo herrialderen batean hautagaitzaren batek ez badu %50eko langa gainditzen, datorren igandean, urriaren 16an, izango dute bigarren itzulia.

Printzipioz, Donostiako Udalerako aukeraketak emango du zeresan handiena; izan ere, 2011n alkatetza galdu ostean, Espainiako Diputatuen Kongresuan ibili da, Donostiako Udalerako hautagai izateko itzuli den arte. Marisol Garmendia izango du aurrean, biek lortu baitute estatutuek agintzen duten militantziaren gutxiengo laguntza, %12. Donostiako zinegotzi izan zen Garmendia 2011 eta 2015 urteen arteko legealdian, eta 2015 eta 2019 bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketarako diputatua izan zen. Legealdi honetan Donostiako Udalean dago berriro, bigarren alkateorde gisa, eta Gune Publikoetako eta Hiri Proiektuetako zinegotzia da.

Primarioen prozesuan «errespetu handia» egon dela adierazi du Odon Elorzak. Hauteskunde primarioak garrantzitsuak eta gai «serioak» direla esan ostean, prozesu demokratikoak «ondo» egin behar direla nabarmendu du: «Debate, parte hartze, gardentasun eta errespetu handia egon behar du, eta egon da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.