Politika
PSE-EEren Batzarra atzeratzearen alde agertu da Pastor, hartara EAEko hauteskundeak hobeto prestatzeko
EAE Euskal Autonomi Erkidegoko hurrengo hauteskundeak dira Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiaren iduriko bere alderdiaren erronka nagusia. Ondorioz, boz horietarako ondo prestatzeko, PSE-EEren batzarra atzeratzearen alde agertu da. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Pastorrek.
Pastorrek uste du PSOEk zein PSE-EEk une gozoa bizi dutela, barne arazorik gabekoa. Ondorioz, abagune egoki hori Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak ondo prestatzeko baliatzea izan behar du Pastorren iduriko PSE-EEren une honetako erronka nagusia. Hori dela eta, alderdiaren batzarra atzeratzearen alde agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu